Zer da Revela-T

Argazki jaialdia da Revela-T, argazkilaritza maite dutenen eta, bereziki, argazkilaritza analogikoaren benetako zaleen topaleku izan nahi duena.

Praktikatzen dutenen, zale zein profesionalen, kopurua egunero handituz doa. Horregatik beharrezkoa ikusten dugu hainbat jardunaldi eta leku eskaintzea esperientziak, ezagutza, arlo berean diharduten pertsonak, instituzio, enpresen arteko topaketak ezartzeko. Zaletuak animatu nahi ditugu, sistema bakarrari lotu gabe, ikertzeko aukera bezala ere prozedura hauek ikusten dutenak batez ere.

Informatika eta elektronikarekin lotuago dauden alderdiak alde batera utziko ditugu, digitalari lotuago dauden neurrian. Teknologia digitala nagusi den une honetan, beste argazkilaritza prozeduren gaineko ezagutza eta interesa sustatu nahi dugu; ezagutuak eta indartuak izatea merezi duten argazkilaritza egiteko beste hainbat modu dagoela konbentzituak dauden horientzat, etorkizunari begirada.

Argazkilaritzaren inguruan esperimentatu, behatu eta eztabaida egingo dugu, baina guztiaren gainean bizi eta sentitu egingo dugu. Erakusketa, hitzaldi, ezbaika, erakustaldi, tailerrak, erakusketa eta saltze paradaz osatutako programa zabala antolatu dugu; nazio zein nazioarteko pertsona ospetsuak izango ditugu... Beste sorpresa askorekin batera!

Revela-Tk ameslariak, inkonformistak, nekaezinak, gehiengoak jarraitzen dituen bideak baino beste batzuk probatu eta ikertzeko beldur ez direnak batu nahi ditu.

Revela-T Dekalogoa

Teknika eta baliabideak mugatuak direnean, mugagabea da sorkuntza

  1. Argazkilaritza analogikoa gustuko dugu, irudiak lortzeko fotosentsikorra den materiala eta bere errebelatzea/finkatzea beharrezkoa duena.
  2. Irudia lortzeko ez dugu inongo sentsore digitalik erabiltzen.
  3. Ahaztu diren prozesu fotosentsikorren berreskurapenaren aldeko apustua egiten dugu.
  4. Presa gabeko argazkilaritza gozatzen dugu.
  5. Produktu kimikoei zein formulei ez diegu beldur.
  6. Kamera ilunaren magiak txunditu egiten gaitu.
  7. Zenbat eta elektronika gutxiago hobeto.
  8. Euskarri fisikoan nahiago dugu argazkia (papera, filma, metala, beira, etab.) nahiz eta internet ere gustuko izan.
  9. Sortzeko baliabide hauek erabiltzen duten talentu berrien alde egiten dugu beti.
  10. Argazkilari historikoen hedapenaren alde egiten dugu.