RT2015ean kolodio umelaren inguruko jarduerak

Kolodionisten topaketa eta taldeko argazki erakusketa handia

Bartzelona ondoan dagoen Vilassar de Dalt-en, ekainaren 19, 20 eta 21ean ospatuko den Revela-T Jaialdiaren hirugarren edizioaren jardueren programazioa antolatzen ari gara.

Aurreko edizioetan Kolodio umelak presentzia nabarmena izan zuen. 2014ean teknika hau erabiltzen dutenen topaketa handia antolatu genuen non Europa osoko jendeak hartu zuen parte, bertan hainbat jarduera ezberdin egin zirelarik.

Indar gehiago eman nahi diogu gonbidatuak zaudeten topaketa honi.

Argazkilaritza analogikoaren jai hau ospatzen zuek ere gurekin egotea nahiko genukeelako.

Azpian daukazuen parte-hartze formularioa erabili dezakezue apuntatzeko eta aurrerago ekitaldi zehatzen berri emango dizuegu.

Teknika honen zale amorratuak izanik, Jaialdian erakustea nahi dugu, eta mundu osoko parte-hartzaileekin erakusketa egitea pentsatu dugu. Pertsona bakoitzeko lan bat izango litzateke eta horrela ahalik eta kolodionista gehienek izango lukete lekua. Espazio nahikoa izatea espero dugu eta nahikoa interesa sortu zaletuak zein profesionalak leku izan dezaten makro-erakusketa egiteko. Erakusketa haztea ere nahiko genuke eta leku batetik bestera mugitzea ere.

Parte-hartzeko eskaerak jasoz joango garen heinean interesatuen izenekin zerrenda egingo dugu eta horrela, kolodioan dabilen jende gehiena animatzea espero dugu. Nahikoa den kopurura iritsita (erakusketa aretoen arabera) deialdia itxi eta beharrezkoa balitz gaia, kalitatea, kontutan izanik aukeraketa egingo genuke.

Parte-hartzea ezer kostatzerik ez dugu nahi, are gutxiago...

Bidaltze eta itzultze gastuak ekiditeko zuen gustukoa izan daitekeen proposamena luzatu nahiko dizuegu: Behin zure parte-hartzea baieztatua izan, lana postaz bidali beharrean, originalaren mailako fitxategia bidaltzeko eskatuko genizueke, eta guk hartuko dugu, erakusketa hau egiteko lortuko dugun aurrekontuaren arabera, kalitatezko kopiak egiteko ardura.

Horrela zeuei ez zaizue parte-hartzeak zein lana bidaltzeak ezer kostatuko, baina guri Jaialdian erakusketa egiteko baimena emango zenigukete. Kopia honek ez du eramango zuen sinadurarik ez zuen bermerik eta, horrela, erakusketa honetarako lekukotasunaren balioa baino ez du edukiko. Erakusketan, noski, izenburua eta egilearen izena argi eta garbi adieraziko da. Behin Jaialdia bukatuta beste hainbat lekutan erakusteko aukera egon daiteke, baina azken hau oraindik ere baieztapenaren zain dago.

Behin Revela-T 2015 Jaialdian erakusketa eginda, denboratxo bat pasata, kopia guzti hauek deuseztatuko ditugu. Parte hartu nahi baduzue, erakusketan jarri nahi zenuketen irudia ikusteko esteka bidaltzea baino ez duzue. Aurrerago kopia egiteko beharrezkoa den artxiboa posta elektroniko baten bidez bidaltzeko esango dizuegu.

Noski, kopia bakarra egingo da, egingo duen laborategiak ziurtatuko duen bezala.

Proposamena gustukoa izatea espero dugu eta munduan kolodio umeleko erakusketa handiena egitea lortu dezagula, eta Revela-T Jaialdian kokatzea, Bartzelona ondoan dagoen Vilassar de Dalt-en ekainan ospatuko dena.

Modu batean zein bestean parte hartu nahi baduzue formulario hau bete dezakezue zuen datuak izan ditzagun.