RT2015ko ERAKUSKETAK ETA MIKRO-ERAKUSKETAK

2015eko Revela-Tn erakusteko argazki proiektuen deialdia

Revela-T jaialdiko aurreko edizioan bere lanak bidali ziguten argazkilari guztiei esker, 20 erakusketa eta 31 mikro-erakusketa antolatu genituen. Aurten haziz jarraitu nahi dugu eta deialdia ireki dugu aurtengo edizioan parte hartu nahi
duen ororentzat.


Ekainaren 2015ean ospatuko da jaialdia, 19-20 eta 21aren asteburuan bereziki, azoka komertziala eta lan saltzearena egingo diren egunetan hain zuzen ere, topaketak, seminarioak, demostrazioak, ReBela-T jaia, etab.

Lanak aurkezteko garaia

Deialdia otsailaren 1etik martxoaren 31era egongo da zabalik. Data hauek zabalagoak izan daitezke erakustareto gehiago topatuko balira.

Gaia eta teknika

Gaia askea da eta analogikotzat jo dezakegun edozein teknika onartuko da.Teknika mistoak ere onartuko dira eta banan-banan baloratuak izango dira.

Parte-hartzea

18 urte gorako edozein pertsonak har dezake parte, edozein jaioterrikoa dela. Aurkeztutako artelanaren kalitatea da baloratuko dena.

Proiektuaren aurkezpena

Proiektua aurkezteko jaialdiaren web-orrian dagoen parte-hartze formularioa bete behar da eta, ondoren expofoto@revela-t.cat helbidera posta elektronikoa bidali, asuntoan egilearen izena eta proposamenaren izena aipatuz.

Posta elektroniko honi erantsi beharko zaio:

  • Erakusketa proposamena laburbiltzen duten 4, 6 irudi, jpg digital formatuan
  • Irudi bakoitzak gehienez 1200 pixel izango du bere alde luzeenean, eta ez du 300 K baino gehiagoko pisua izango
  • Proiektua aldez aurretik erakutsia izan bada, erakusketaren irudi bat

Aukeraketa

Jaialdirako hainbat espazio eta erakusteko modu ezberdinak baditugu. Jasotako proiektu kopuru eta kalitatearen arabera, epaimahai batek hauek baloratu eta proiektu ezberdinak erakustareto egokienetan jarriko ditu. Lanen tamaina dela, kopurua zein gaia dela, erakusketa formatu bat edo beste nahi izatekotan, adierazi iezaiguzue proiektua aurkezteko formularioan. Une honetan bi aukera dago:

Si por el tamaño de las obras, la cantidad o la temática tenéis preferencia de alguno de los formatos expositivos, nos lo deberías indicar en el formulario de presentación del proyecto. Actualmente se dispone de dos opciones:

  • Erakusketa: 10-20 lan kopurua duten proiektuentzat. Areto batean.
  • Mikro-erakusketa: 1-10 lan kopurua duten proiektuentzat. Herriko dendetako erakusleihoetan.

Martxoko bigarren hamabostaldian zehar parte-hartzaile guztiei posta elektronikoa bidaliko diegu proiektuen aukeraketaren berri emateko.

Lanak bidaltzea

Aukeratua izaten bazara lan kopurua eta epaimahaiak aukeratutako erakusketa formatua zehaztuko dizugu.

Egile bakoitzak helbide honetara bidali beharko ditu lanak: REVELA-T. Calle Pau Piferrer, 24. 08339 Vilassar de Dalt (Barcelona) Jaialdiko arduradunek erakusketarako material guztia maiatzaren 15erako, gehienez jota, izan beharko dutelarik.

Ziurtagiri bidezko posta bitartez bidaltzea gomendagarria da, baita aseguruarekin, edota mezularien bitartez. Bidaltze gastuak egileak ordaindu beharko ditu.

Jaialdiak ez du bidalketan zehar sortu daitezkeen apurketen gaineko ardura hartzen. Jaialdiak lanaren ardura hartuko du soilik Jaialdia ospatzen den bitartean, erakusketa iraungo duen denboran.

Itzultzea

Jaialdia bukatuko denean, ekainaren 21ean, bi aukera emango dizkizuegu:

En aquesta edició del Revela-T volem posar en marxa un nou projecte dins el paraigües del Festival. Consisteix en vendre l’obra dels projectes seleccionats per a les diferents exposicions a través d’una botiga online albergada en el propi web del Revela’t, així com exposar-la en diferents espais. Donant la oportunitat de vendre però també de donar a conèixer els autors i el seu treball.

  • ITZULTZEA: Jaialdia bukatuko den egunetik aurrera, Jaialdiak 2 hilabeteko epean itzuliko ditu lanak. Itzultze gastuak egileak ordainduko ditu. Honek proiektu aukeraketa egunean emango diogun kontu korrontean sarrera egin beharko du, itzultze kontzeptuarekin, hasierako bidalketa egin zueneko diru kopuru berberagatik.
  • DEPOSITOA: lana deposito moduan Jaialdian uztea, hedatzea eta salmenta egiteko.Hurrengo puntuan aukera honekiko informazio zehatzagoa irakurri ahal izango duzu.

Erakusketan egon den lana depositoan Revela-T jaialdiari utziAurtengo Revela-Tn, Jaialdiaz baliatuz, proiektu berri bati bide eman nahi diogu. Erakusketak egiteko aukeratutako proiektuak saltzean datza, Revela-T Jaialdiaren web orriak daukan denda online baten bitartez, baita beste hainbat espazioetan erakutsi ere. Horrela, saldu bai, baita egileak eta bere lanak ezagutzera eman ere bai.

Aukera honek itzultze logistika erraztu egiten du eta Jaialdiari aukera ematen dio lanaren saltzea eta zabaltzea egiteko.Lanak depositoan uzteko interesatuta egotekoan, adierazi parte-hartze formularioan.

Depositoaren baldintzak eta nondik norakoak aurkeztutako proposamenak aukeratu ondoren eztabaidatuko dira.

Parte-hartze eskubideak

Irabaztea xederik ez duen Jaialdia izanik, antolatzen ditugun ekintzen bidez betetzen dira gastu guztiak, enpresa eta partikularren diru-ekarpenekin. Partehartzeagatik ez dugu kuotarik ezarri, artistek bere obra erakustearekin nahikoa
egiten dutela pentsatzen dugulako, eta zuek gabe ez legokeelako Jaialdirik.

Baina lagundu nahi izatekotan egin dezakezu ere, beti ere jakinda ez dela derrigorrezkoa, baizik eta norberaren aukera.

Erakusketen produkzioa antolatzeko nahitaezkoak diren gastuak daude, proiektu ezberdinekin finantzatu behar direnak. Proiektu hauetako bat Kickstarter-en crowdfunding bat antolatzearena da, produktu ezberdinak prezio
ezberdinetan jartzeko helburuarekin.

Jaialdiko merchandissing-a, argazkiak, etab.

Nahi baduzu eta, bakoitzaren aukera dela jakinda, lan bat eman diezaiguzu diru-ekarpen baten trukean eman ahal izateko. Hori bai, zuek jarri prezioa eta horri guk bidaltze gastuak gehituko dizkiogu. Salduko balitz, erakusketak antolatzen eta Jaialdiaren jarraipenerako laguntza polita egiten egongo zinateke.