Prest al zaudete 2015eko Revela-T edizio berrirako?

Behingoz gelditzeko itzuli da analogikoa. Nahiz eta 2013an, hasi ginenean, oraindik ere hasiberri izan, azkenengo urtean analogikoak egin duen gorakada nabaria izan da. Badago itzuli egin dena, beti hor egon dena dagoen bezala, baita orain indar handiz hasi dena ere, bakoitza bere arrazoiarekin. Hau haziz doa eta gehiago eta gehiago gara egunero.

Zuei erronka berri hau luzatzeak benetan pozten gaitu, eta prest izango gaituzue ekainaren 19, 20 eta 21ean Bartzelonatik oso gertu dagoen Vilassar de Dalten eta, oraingoan ezin duzue huts egin!

Erakusketen programazioa aurrera doa ere. Jaialdia haziz doan partetik, 2014an baino gehiago antolatuko dira aurten. Nagusienak zehaztuak dauzkagu, baina erakustareto gehiago izanik deialdi hau egin dugu zuen lanak erakutsi iezaizkiguzuen, horrela guk ere behar den bezala erakutsi ahal ditugun neurtzeko. Askotan, herriko dendetako erakusleihotan jarriko diren erakusketa txikiak izango dira, beste hainbatek, ordea, partekatutako aretoak hautatuko du. Zuen proposamena helaraztea baino ez duzue formulario honen bidez, eta espazio eta aukerak neurtuko ditugu.

Garrantzitsua den beste gaietako bat, aurten bultzatu nahi duguna, kolodionisten topaketa kolodionisten topaketa da. 2014an, honen barruan, hainbat jarduera egin zen, teknika ezberdinak erakutsiz seminario laburrak ospatzeaz gain, adibidez, topaketa praktikoa ere egin zen, bertan zuzenean lan nola egiten zuten ikusteko aukera izan genuelarik, non erabilitako teknikak bildutako publikoa har eta zur utzi zuen.Aurten, gainera, teknika honekin dabiltzan ahalik eta zaletu gehienei guri irudi bat bidaltzea eskatu nahi diegu, kolodioari lotutako inoiz egin den erakusketarik handiena egiteko helburuarekin.

Bi jarduera hauetan parte hartu nahi baduzu, formulario hau betetzea baino ez daukazu.

Estenopeikan aritzen direnen topaketa bat aurreikusten da ere, honen berri laster emango dizuegularik. Bitartean estenopeikaren egun mundialerako zerbait ari gara prestatzen, hau da, jaialdia ospatu baino lehen jada ekitaldi interesgarriak aurreikusten dira.

Hau guztiarekin eta asteburu horretan biziko den giroari begira, ezin duzue huts egin. Gorde egun horiek agendan inoiz joan zareten argazkilaritzari lotutako jaialdirik handiena izango baita.

Hau Revela-T 2014ko bideo laburpena duzue.

Agian ez duzu topaketetan edota erakusketetan parte hartu nahi izango, baina argazkilaritza maite baduzu, are gehiago fisikokimikoa, horren inguruan antolatzen baita jaialdia, beste hainbat modura lagundu gaitzakezu. Zuk bezala argazkilaritza maite duten besteekin sarrera hau partekatuz, jakin dezatela fisikokimikoa inoiz baino biziago dagoela eta geroz eta gehiago garela.

Argazkia Estela de Castrorena da

2015eko EKAINAren 19, 20, 21ean

Erakusketak, ikastaroak, demoak, topaketak, hitzaldiak, azoka komertziala, argazkimerkatua